XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

apal-apal hitz egiten zuten.

Zain egon eta ikusi besterik ezin zutela egin erabaki zuten.

Elizkizunaren amaieran, Bassieren familiakoak irrika bizian zeuden andregaiari, harro-harro, goitik behera koloretako zintaz apainduta zegoen gurdi dotoreraino laguntzeko.

Gurdiak bata bestearen atzean jarrita zeuden.

Abiatzera zihoazela aditzera eman zuten zenbait hotsek.

Gurdi guztiek batera jo zuten bozina, eta aldi berean auto gidariek taldeko emakumeei adore ematen zieten, bozinei erantzun eta, denek batera ulu egin zezaten.

Andregaia eta senargaia gurdian sartu eta lasai eserita zeudenean, ziztu bizian irten ziren, eta besteak atzean utzi zituzten.

Ezkon berrien gurdiak atzean, mendiko herrixkako bide bikeztatu gabean, hauts pila harrotua utzi zuen.

Nola ausartu dira guri horrelakorik egiten edo Ezin al zuten polikiago alde egin? edo Bai bihotz gogorrak direla!, eta beste gaitzespen eta biraoen artean gurdi eta zalgurdiek ahaleginak egin zituzten bidea aurkitzen hauts pilaren artean.

Andregaiaren familiari galera sentipena areagotu zitzaion, andregaia senarrarekin joan zela ikusi ondoren.

Hori gutxi balitz, gainontzeko gonbidatuak etxera eramatera joan zirenean, gidariak jo eta ke saiatu ziren beren trinkili-trankala zaldi dotore eta lirainen urratsak harrotasunez erakusten.

Denbora igaro ahala, Bassie gero eta suhi errespetagarriagoa izan zen Thikgoma familiarentzat, eta Makie errain errespetagarri, zentzuduna eta maitea Bassieren familiarentzat.

Zoritxarreko igerleek ez zuten hura ongi eraman, eta gero eta ezinegon larriagoa izan zuten haurrak, neskak eta mutilak, bere garaian iritsi zirela ikusi zutenean, familia berriaren bizimoduaren ezaugarria poza eta alaitasuna zela, eta familia eta gainontzeko sendikoak maitasunak eta adiskidetasunak elkartzen zituela.